Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Aurreakordioa lortu dute Bizkaiko Arrain Kontserba eta Gazituen sektorean

LAB, UGT eta CCOOk aurreakordioa sinatu dute CEBEK patronalagaz. Hitzarmena bost urtez egongo da indarrean (2025/29). ELAk uste du akordioa ez dela nahikoa.

Bizkaiko kontserba sektorearen mobilizazioa Ondarroan Bizkaiko kontserba sektorearen mobilizazioa Ondarroan
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Lea-Artibai eta Mutriku
2026/08/03

LAB, UGT eta COCC sindikatuek aurreakordioa sinatu dute CEBEK patronalagaz, Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen sektoreko hitzarmenaren negoziazioak urte eta erdi baino gehiago bete dituenean. Akordioa sektoreko langileek egindako greba eta mobilizazioen ostean eta bereziki joan den astean burututako lanuzteen ondoren lortu da.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, patronalak egindako proposamenak aurrerapen garrantzitsuak jasotzen ditu. Ondorengoak, besteak beste: 2028 urtean, hitarmenaren indarraldian, gutxieneko soldata 1.500 eurokoa izango da (21.000 euro urteko); kategoriak berrantolatu eta sektoreko genero-arrakala murrizteko urrats oso garrantzitsua eman da; urteko lanaldia murriztu egingo da; zaintzagaz lotutako baimen eta lizentzietan hobekuntzak egongo dira, errelebu-kontratuan modura. Berdintasunean, lan osasunean eta lan eskubide zein eskubide sozialetan ere aurrerapausoak egongo dira. 

Sindikatuak prozesu osoan langileek erakutsitako konpromisoa eta determinazioa nabarmendu ditu: “Proposamen honetan jasotzen diren aurrerapenak ez dira kasualitatearen ondorio. Urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, baina, baez ere, gaztazka honetan langileek egindako borrokaren eta greben ondorio zuzena dira. Zuek, langileok, aurrerapausoa eman duzuenean baino ez da patronala bere jarreretatik mugitu. Zorionak sektoreko langile guztiei. Zuen mobilizazioari esker iritsi gara honaino”.

ELAk, bere aldetik, ez du aurreakordioa sinatu, uste duelako ez dela nahikoa. “Plataforma sindikal bateratuaren lehentasun nagusietako bat ABLEen eta kontratazio finko-etenaren erabilera erregularizatzea zen,  eta akordioak ez du hobekuntza garrantzitsurik aurreikusten gai horretan. Lizentziei dagokienez, ez da inolako hobekuntzarik aurreikusten sektorean lan egiten duten pertsona migratu ugarientzat”.

Horregatik, ELAk deitoratu du gainerako sindikatuek CEBEKegaz akordioa sinatu izana, nahiz eta bilera horretan patronalak ez zuen lagapen handirik egin. “Patronalak bere helburua lortu du: mobilizazioekin amaitzea eta batasun sindikala haustea”, adierazi du

Akordioa nahikoa ez dela iritzita ere, patronalak onartu behar izan dituen aurrerapenak mobilizazioaren eskutik etorri direla azpimarratu du ELAk. Lortutako lanaldi murrizketa eta lortutako aurrerapenak horren erakusle direla azpimarratu du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak abuztuaren 23rako gaztetxea husteko eskatu du, lege prozedurarik hasi barik

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.