'Lekittarra' podiumera igo da etxeko estropadan
Hirugarren denborarik onena egin du Iñaki Goikoetxeak maisuki gidatutako eskifaiak. Oriok lehenengoz irabazi du Lekeitioko uretan. Hamaika jardunaldi jokatuta, zazpigarren postuan dago Ondarroa eta zortzigarren Isuntza.
'Antiguako Ama' eta 'Lekittarra', Santurtziko uretan. Argazkia: Iñaki Beitia Lekittarra-k bere egin zituen bere itsasertzeko urak domekan [abuztuak 2], eta hirugarren postu ikusgarria lortu zuen, Iñaki Goikoetxea Sagua-k ondo baino hobeto gidatuta. Lekeitiarrek 20.18,84ko denboran osatu zuten estropada, Orio irabazlearengandik 08.18ra eta Donostiarra bigarrenarengandik 07.08ra. Ondarroa zortzigarren postuan saikatu zen [20.36,78], irabazlearengandik 26 segundo eta 12 ehunenekora.
Oriok Eusko Label ligako zortzigarren bandera eskuratu zuen, Gorka Aranberri patroiak adierazi modura, Lekeition oriotarrek lortu duten lehenengoa. San Nikolas-ek hasi eta amaitu menderatu zuen ohorezko txanda, baina aurreko txandetako irabazleen mehatxuari egin behar izan zion aurre. Baldintzak aldakorrak izan ziren, eta haizea zertxobait oldartu zen orduek aurrera egin ahala. Azken ziabogan zazpi segundoko aldea zuen Getariarekiko, baina Donostiarraren denbora segundo bakarrean hobetu zuen eta hiru segundotan Lekittarra-rena. Azken luzean erakutsi zuen Oriok ontzirik indartsuena dela.
Zapatuan [uztailak 1] Santurtziko uretan aritu ziren Euskotren eta Eusko Label ligetako traineruak. Oriok merezimendu osoz astindu zuen bandera. Antiguako Ama bederatzigarren postuan sailkatu zen, irabazlearengandik 36 segundo eta 78 ehunenekora eta Isuntza, hamaikagarren, irabazlearengandik 45 segundo eta 52 ehunenekora.
Hurrengoa, Ondarroan. Euskotren eta Eusko Label Ligen hurrengo hitzorduak Ondarroan eta Hondarribian izango dira. 42. Ondarroako Bandera-Cikautxo Sari Nagusia lehiagutko dute zapatu arratsaldean [abuztuak 8] eta Hondarribiko 39. Bandera domeka eguerdian [abuztuak 9].
SAILKAPEN OROKORRA
1. Orio 121
2. Zierbena 103
3. Bermeo 98
4. Getaria 96
5. Hondarribia 86
6. Donostiarra 82
7. Ondarroa 62
8. Lekittarra 54
9. Santurtzi 46
10. San Juan 45
11. Chapela 33
12. Ares 31