Eguzki eklipsea segurtasunez behatzeko jarraibideak eman dituzte
Euskal Herria eklipsearen lekuko izango dugu 2026ko abuztuaren 12 ilunabarrean. Segurtasunez behatzeko, beharrezkoa da horretarako berariaz diseinatutako betaurrekoak janztea.
Eguzki-eklipseaAranzadi zientzia elkartea Euskal Herria eklipsearen lekuko izango dugu 2026ko abuztuaren 12 ilunabarrean. Fenomeno historikoa izango da, azken 100 urteetan penintsulatik ikusi den lehenengoa. Ilargiak eguzkia erabat estaliko du minutu batzuez. Hodeirik ez badago, eklipse osoa ikusiko da Araban eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hegoaldean.
Gurean, partziala izango da eklipsea, eta momentuaz gozatzeko eta kalterik ez jasateko, ezinbestekoa izango da babes neurriak hartzea,”babes egokirik barik behatzeak lesio okular larriak eta itzulezinak” eragin ditzake eta. Osasun adituek jakinaraz dutenez, erretina beheralako minik barik kaltetu daiteke, eta ondorioak ordu batzuk geroago azaldu daitezke. Hori gertatu ez dadin, seguruena da horretarako berariaz diseinatutako betaurrekoak janztea, ISO 12312-2 arauaren arabera ziurtatutakoak. Udal batzuek ohartarazi legez, “kontu handiz ibili behar da umeekin eta pertsona kalteberekin, behaketan betaurrekoak kendu ez ditzaten”.
Eguzki-eklipse osoa. Eguzkiaren koroa aztertzea ahalbidetzen dute, hau da, normalean behatu ezin den Eguzkiaren atmosferaren kanpoko geruza. Modu horretan aztertu daiteke nola garraiatzen den Eguzkian energia barnealdetik kanpoaldera, eta baita gero nola igortzen den ere. Gainera, eguzki-haizea (Eguzkitik isurtzen den plasma-korrontea) koroan sortzen denez, eklipseek haize horren jatorria ikertzea ere ahalbidetzen dute. Horrek guztiak garrantzi handia dauka Space Weather-a aztertzeko, hau da, Eguzkiaren aktibitateak zein eragin duen haren inguruan, batez ere Lurraren atmosferako goiko geruzetan.
Eklipseak irauten duen bitartean, meteorologia-aldaketa batzuk ere nabaritu ohi dira Lurretik hurbileko atmosferan; esaterako, tenperatura murrizketa eta haize pixka bat. Beraz, Eguzki erradiazioak Lurraren atmosferagaz duen elkarrekintza azkarra aztertzeko probestu daiteke hori.