Arraunak zipriztinduko du Ondarroako badia abuztuaren 8an
Zapatuan, 17:25etik aurrera, EuskoTren ligako VI. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia eta EuskoLabel ligako 42. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia egongo dira jokoan.
Ondarroako VI. eta 42. Bandera egongo dira jokoan Arraunari lotutako beste asteburu zirraragarri bat hartuko du Ondarroako badiak, zapatuan [abuztuak 8]. 12. jardunaldian, EuskoTren ligako VI. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia eta EuskoLabel ligako 42. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia egongo dira jokoan, 17:25etik eta 18:21etik aurrera, hurrenez hurren.
EuskoTren Ligako lehen txandan, Orio, Hibaika, Donostiarra eta Zumaia ariko dira zein baino zein gehiago, eta bigarren txandan, Donostia Arraun Lagunak, Tolosaldea, San Juan eta Astillero. Estropada eremuak 1,5 milia izango ditu, 2.778 metro. Linean jokatuko da estropada, 2 luze eta ziaboga bategaz.
EuskoLabel Ligari dagokionez, Santurtzi, San Juan, Chapela eta Ares ariko dira lehen txandan, Hondarribia, Donostiarra, Ondarroa eta Lekittarra bigarrenean eta Orio, Zierbena, Urdaibai eta Getaria lehenengoan. Estropada eremuak 3 itsas milia edukiko ditu, 5.556 metro, ohiko estropada burutzeko, 4 luze eta 3 ziabogakoa, alegia.
Iaz, Nagore Osoro ondarrutarra patroi duen Donostia Arraun Lagunakek eroan zuen bandera EuskoTren Ligan. Errekorra Oriok dauka 2022az geroztik, 10.38,24ko denboragaz. Bestalde, EuskoLabel Ligan, Orio aurtengo liderrak poltsikoratu zuen 41. Ondarroako Bandera. Eremuko errekorra Zierbenak dauka. 2021 urtean 19.34,54an gelditu zuen kronoa.
EuskoTren Liga sariak
1. sailkatua 2.250 €
2. sailkatua 1.688 €
3. sailkatua 1.125 €
4. sailkatua 1.012 €
5. sailkatua 810 €
6. sailkatua 765 €
7. sailkatua 675 €
8. sailkatua 675
EuskoLabel Liga sariak
1. sailkatua 3.650 €
2. sailkatua 3.250 €
3. sailkatua 2.850 €
4. sailkatua 2.450 €
5. sailkatua 2.250 €
6. sailkatua 2.050 €
7. sailkatua 1.850 €
8. sailkatua 1.650 €
9. sailkatua 1.250 €
10. sailkatua 1.250 €
11. sailkatua 1.250 €
12. sailkatua 1.250 €