Gaur eman behar da izena Ondarroako Kuadrilla Eguneko marmitako lehiaketarako
Arranondo kultur elkartearen ekimenez, Alamedan egingo da abuztuaren 16an jaietan falta ezin den lehiaketa gastronomikoa. Batzokian eman behar da izena gaur [abuztuak 7], 19:00etatik 19:30era.
Ondarroako Andra Mari jaietako marmitako lehiaketa Tradizioari eutsita, Arranondo Kultur Elkarteak marmitako lehiaketa antolatu du beste urte batez Ondarroako Andra Mari jaietarako. Ohi legez, Kuadrilla Egunari zapore goxoa emango dio gastronomia lehiaketak. Alamedan egingo da, baina euria egingo balu, Itsasaurreko karpan egingo litzateke.
Parte hartu nahi dutenek gaur eman beharko dute izena. Batzokian jarri dute hitzordua antolatzaileek parte hartu nahi duten horiekin, 19:00etatik 19:30era bitartean.