Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ez dago etxea modukorik

Hirugarren postu paregabea eskuratu du 'Antiguako Ama'-k zaleen aurrean, estropada ikusgarria eginda. Nagore Osorok amonari eskaini dio etxeko bandera, guztiz hunkituta.

Antiguako Ama, Ondarroako 42. Banderan Antiguako Ama, estropada amaieran. Argazkia: Iñaki Beitia
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Ondarroa
2026/08/09

Non hobeto etxean baino? Aurrekoan Lekittarrak egin modura, zapatuan [abuztuak 8] Ondarroak erakutsi zuen ez dagoela ezer etxekoen berotasunean aritzea baino. Orio liderraren (20.09,64) eta Donostiarraren [20.15,42) ostean, hirugarren denborarik onena egin zuen Antiguako Ama-k (20.24,20), Xabet Gimenok ondo baino hobeto gidatuta.

Ondarroa bigarren txandan aritu zen, Lekittarra, Hondarribia eta Donostiarra ondoan zituela. Donostiarrarengandik bederatzi segundora sartu zen Ondarroako trainerua, lanak ondo baino hobeto eginda eta herritarren txalo eta oihu artean. Donostiarrak hartu zuen aurrea hasieratik, eta etxeko traineruak Hodarribiagaz lehia estua eduki zuen hasieratik amaierara arte. Orbañanosek gidatutako taldeak ihes egingo zuela zirudien momentu batzuetan, baina Antiguako Ama-k abiadura handitu, eta txandako bigarren postuan amaitu zuen. Azpimarratzeko estropada egin zuen Ondarroak, zaletuek gogotzen duten horietakoa.

Lekittarrak estropada txukuna egin zuen. Txandako azkena izan zen, baina egindako lanak merezitako seigarren postua eman zien Iñaki Goikoetxeak gidatutako kuadrillari. 20.30,94ko denboran osatu zuten estropada.

Antiguako Ama, Ondarroako 42. Banderan

Antiguako Ama, Ondarroako 42. Banderan. Argazkia: Iñaki Beitia

Bigarren txandatik ohorezko txandara eguraldiak okerrera egin zuen, haizeari dagokionez batez ere. Euria hasi zuen, indartsu hasi ere, ekaitza, eta horrek ere eragina eduki zuen lehian. Baldintza txarrak tarteko, bandera Donostiara joan zitekeela pentsa zitekeen, baina haize ufadak baretu egin ziren azken luzean, eta Gorka Aranberrik gidatutako kuadrillak beste garaipen bat lortu zuen, lidertza sendotuz. Aitzol Elu ondarrutarra dabil Orion, eta pozik zegoen etxeko bandera irabazi eta gero:  «Astean ontzia ondo joan da, eta elkarri estutuz estropada irabaztea lortu dugu», adierazi zuen, irribarretsu, estropada amaieran.

EuskoTren Ligan Donostia Arraun Lagunak nagusitu zen beste behin. Denboraldiko bandera guztiak astindu ditu Donostiako taldeak, baina Ondarroakoa berezia izan zen taldean ari diren hiru ondarrutarrentzat. Nerea Agirrezabal, Mar Larrea eta Nagore Osoro pozarren zeuden lorpenagaz. Osorok etxeko bandera irabazita “arantza” bat kendu zuela adierazi zuen, eta guztiz hunkituta, eskaintza oso berezia egin zuen: “Joan den urtean amona joan zitzaigun, eta iaz ezin izan nion denboraldiko banderarik eskaini, eta aurten, Ondarroan eta etxean, etxeko bandera amona Natirentzako da”.

Hondarribian, bosgarren eta bederatzigarren
Hondarribiko Bandera egon zen jokoan domekan [abuztuak 9). Lekittarrak bosgarren postua eta Ondarroak bederatzigarrena lortu zuen Gipuzkoako uretan.

Lekittarra bigarren txandan aritu zen, Hondarribia, Santurtzi eta Bermeogaz. Bigarren sartu zen, 20:32,22ko denboran. Donostiarra, Orio eta Zierbenagaz aritu zen Ondarroa hirugarren txandan, etxean ohorezko txandan aritzeko txartela eskuratu eta gero. Ondarrutarrek ondo hasi zuen estropada. Lehen luze oso ona egin zuen Antiguako Ama-k. 20.54,78ko denbora eginda, bederatzigarren postuan sailkatu zen azkenean.

12  eta 13. jardunaldiak amaituta, zazpigarren jarraitzen du Ondarroak sailkapen orokorrean eta postu bat atzetik, zortzigarren Isuntzak.

SAILKAPEN OROKORRA
1. Orio                        145
2. Zierbena               122
3. Bermeo                  111
4. Getaria                  108
5. Hondarribia         105
6. Donostiarra          99
7. Ondarroa          76
8. Lekittarra        69
9. Itsasoko Ama       54
10. San Juan             50
11. Ares                      37
12. Chapela               37

 

 

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Freedom Flotillak herritarren berotasuna jaso du Bilbon, Gazara abiatu baino lehen

Euskal Herria, Bizkaia

«Erreparazio publikoa» eskatu du Agirre alkateak Getxoko jauregiaren auzirako

Euskal Herria, Bizkaia

Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregia eraisteagatik irekitako auzia

Ekonomia, Bizkaia

LHKren itzulpen zerbitzurik gabe egin dute Bizkaiko metalgintzako mahaiaren bilera

Plentziako Eskolako lau autobus zerbitzuetatik bi kenduko dituztela salatu dute gurasoek

Begoñako basilikaren 3Dko erreplika bat egin dute, indusketen emaitzak dokumentatzeko

Euskal Herria, Bizkaia

Errealitatea «desitxuratzen saiatzea» egotzi diote Gernikako gaztetxeko kideek alkateari

Euskal Herria, Bizkaia

Aurkitu dute joan den ortziraletik desagertua zen Barakaldoko gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak ohartarazi du gaztetxeko kideek ordaindu egin beharko dutela liburutegi berriko lanak atzeratuz gero

Kultura, Bizkaia

Ia 490.000 bisitari izan ditu Guggenheim museoak ekainetik abuztura bitartean

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko metalgintzako mahaian hasiko da ELA lan itunak euskaraz negoziatzen

Euskal Herria, Bizkaia

Iker Casanova proposatu du EH Bilduk Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Bizkaia

Barakaldon desagertutako 77 urteko gizon baten bila ari dira

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.