San Lorentzo Eguna magikoa izan da
Goiz eta arratsalde ederra igaro dute Aulestiko Zuberon eta Berriatuko Asterrikan, urterik urte hutsik egiten ez duten osagaiekin.
Aulki jokoan ondo baino hobeto pasa dute ume eta gaztetxoek. Herri kirolak, dantzak, jolasak, musika, bertsoak, karta jokoa, txapel jaurtiketa, txokolatada eta magia. Zer gehiago behar da egun zorraragarri bat igatzeko? Osagai horiekin osatu dute Aulestiko Zubero eta Berriatuko Asterrika auzoan San Lorentzo Eguna, bakoitzak urterik urte falta ez diren osagai horiekin.
Auzotarrek eta inguruko herrietakoek ez dute galdu nahi izan. Jai eremuan batu dira ume, gazte, heldu eta nagusiak, goiz eta arratsalde atsegina igaro asmoz. Eta igaro dute.
Goizean modura, arratsaldean ere jende asko batu da Asterrikan. Ume eta gaztetxoek eta haien senideek ondo baino hobeto pasatu dute Iago magoaren magia ikuskizunagaz eta jolasekin. DJ Elepunto aritu da jolasak musikatzen, bere musika saioa hasi aurretik.