Irailaren 3an zabalduko dute Beti Jai jubilatuen elkarteko taberna
Eguerdian zabalduko dute, 12:00etan, eta eguaztenetan, egunetan, zapatuetan eta domeketan egongo da zabalik.
Beti Jai jubilatuen elkartea.Beti Jai jubilatuen elkartea Egun gutxi geratzen dira Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteko taberna zabaltzeko, egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen taberna herritarren topagune, elkargune izateko. Irailaren 3an zabalduko dute, 12:00etan, eta bertara datozenak “ongietorriak” izango dira.
Taberna zabaldu ostean, aste barruan eta asteburuan ere zabalik egongo da: eguaztenetan, eguenetan, zapatuetan eta domeketan egongo da martxan; eguaztenetan, zapatuetan eta domeketan, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta eguenetan, goizeaz, 10:00etatik 14:00etara.