Erkiaga eta Lekerika, esperientziak emandako beste txapel baten jabe
Santi Brouard pilotalekua leporaino bete zuten zaleek joan den barikuan [abuztuak 28]. Hala, Lekeitio Jai Alai Master Serieseko finalaren lekuko izan eta hurbil-hurbiletik bizi izan zuten Erkiaga eta Lekerikaren garaipena.
Erkiaga eta Lekerika izan ziren txapeldun LekeitionEraman Jai Alai Lekeitio Jai Alai Master Series txapelketak baditu aurtengo txapeldunak. Aritz Erkiagak eta Unai Lekerikak esperientziak emandako nagusitasuna erakutsi eta 10-15 eta 9-15 irabazi zuten joan den barikuan [abuztuak 28] Alex Goitia eta Gorka Mugartegi ‘Atain’ markina-xemeindarren aurka. Tanto batera geratu zitzaion Gernikako Grand Slama ispastertarrari, hala, indarrak batu eta Lekeitioko txapelketa poltsikoratzea lortu du Lekerika gernika-lumotarragaz egindako elkarlanari esker.
Frontoia gainezka, pilotari gogor ematen hasi zuen partida markina-xemeingo bikote gazteak, hala ere, indar erakustaldia ez zen Erkiaga eta Lekerikaren jokoa gainditzeko nahikoa izan. Bikoteak esperientzia eta eskarmentu handia zutela erakutsi zuten beste behin, eta huts gutxi egin zituzten Santi Brouardeko zaleen aurrean. 4-2 eta 5-4 hartu zuten aurrea markagailuan markina-xemeindarrek, hala ere, atsedenaldira heldu orduko Erkiaga eta Lekerika jarri ziren aurretik (7-8). Agerikoa zen bikotearen erosotasuna, eta asko txalotutako erremateak eginda, lau tantoko aldeagaz irabazi zuten, azken tantoa Lekerikak egin ostean.

Erkiaga eta Goitia, Santi Brouardeko lehian.Eraman Jai Alai
Atainek ondo hasi zuen bigarren jokoa. Errebesagaz eta eskuinagaz gogor aritu zen markina-xemeindarra, Goitiak ere erritmoa hartu eta sendotasunez aritu zen bigarren jokoan. Erkiaga zain-zain zegoen markina-xemeindarrak egiten ari zirenaren aurrean, hala, partidaren unerik gorenean tantu bat horma-bikoz egiten saiatu zen ispastertarra, hala ere, Goitiak sarearen aurka hartu ahal izan zuen, errematatzea lortuz (6-4). Goitiak eta Atainek egindako hutsek ordura arte egindako erakustaldia eten zuten, eta bikote horiak markagailuan aurrea hartzeko aukera izan zuten, nagusi zirela erakutsiz. Hala, 6-8 aurretik jarri eta aldea handitu besterik ez zuten egin. 7-10 edo 9-13ko tantoak bereziko deigarriak izan zen Lekeition; eskuinez bikain mugitu zuen pilota Goitiak, goitik behera jaiki edo bote handiak emanaraziz aritu ziren jokoan, hala ere, ekintza onak izan ziren, baina ez aurretik jartzeko nahikoak. Beste behin ere, Erkiaga da Lekeitio Master Serieseko txapeldun handia, eta txapa gainetik egindako azken tantoagaz, berretsi egin zuen txapelaren jabea bera dela (9-15).

Txapeldunak zalez betetako harmailaren aurrean.Eraman Jai Alai