Zilarrezko domina jantzi du Mikel Iriondok Europako txapelketan
Europako Master Igeriketa txapelketan izan da Mikel Iriondo ondarrutarra. Igerilari onenen artean lehiatu, indar erakustaldia egin eta bigarren eta zortzigarren postuak lortu ditu bi modalitatetan.
Mikel Iriondo Eslovakiako txapelketan.Mikel Iriondo Eslovakian eta Austrian lehiatu dute Europako Master Igeriketa Txapelketa abuztuaren 18tik 30era. Eslovakiako Šamorín hirian izan zen Mikel Iriondo Anakabe igerilari ondarrutarra, eta 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar estiloetan lehiatu zen abuztuaren 23an eta 24an, Europa mailan ikusgarriak izan ziren emaitzak lortuz. Iriondok Getxo Swim Camp taldeagaz batera egin zuen bidaia, eta bere gaitasunak kontinente osoaren aurrean erakutsi zituen, izan ere, bigarren postua lortu zuen 50 metro tximeleta modalitatean, eta zortzigarrena 100 metro bizkar estiloan.
Ioan Stefan Gherghel igerilariak hartu zion aurrea Iriondori 100 metro bizkar modalitatean. Mundu mailako lahiaketetan aritutakoa da errumaniarra eta bere marka onak errepikatu eta 1.02,04 denboragaz burutu zuen proba. Iriondo oso hurbiletik izan zuen segika Gherghelek, izan ere, 1.04,20ko markagaz, 2,16 segundo gehiago baino ez zituen behar izan ondarrutarrak. 50 metro bizkar estiloan 00.00,28ko marka lortu zuen Iriondok, lehen postua lortu zuen Javier Noriegak baino 1.81 segundo gehiagogaz.

Iriondo podiumean.