Behi Bi Blues taldeak musika jarriko dio domekari
Domeka Musikatuak ekimenaren baitan eskainiko dute kontzertua domekan [irailak 6], 13:00etan, Uhagon Kulturgunean.
Behi Bi Blues bikoteak kontzertua eskainiko du domekan, Uhagon Kulturgunean. Domeka Musikatuak zikloaren baitan antolatu dute funk, blues eta bossa nova doinuak eskainiko dituen kontzertua, 13:00etan hasita, bertaratzen diren guztiei “musika, bermuta eta kroketak” izango dituen eguerdia alaitzeko.
2013an sortu zuten Gaizka Azkaratek eta Unai Azkaratek taldea, eta gitarra, ahotsa eta aho-soinua uztartzen aritzen dira formatu txikian herririk herri.