Xemeingo gazte abesbatzak ateak zabalik ditu
Xemeingo Gazte Ahots Abesbatzak taldera batzeko deia egin die Markina-Xemeingo gazteei.
Urtez urte oholtzak gazteen ahotsekin bete dituen Xemeingo Gazte Ahots Abesbatzak ateak zabaldu dizkie abeslari berriei. Ahots zuriz osatutako Markina-Xemeingo taldeak, kontzertuak emateaz gain, musikaz taldean gozatzearen alde egiten du lan, euren esanetan, “korua kantatzea baino gehiago” delako. Hori oinarri hartuta, abestea gustoko duten kide berrientzat tokia dutela adierazi dute, eta zalantzan dauden horiei ere egin diete deia: Iraileko zapatuetan entsaioetara bertaratzeko eta probatzeko aukera egongo da.
Ikasturte berriagaz, abesbatzera batzeko izena emateko aukera zabaldu dute. Entseguak zapatuetan izango dira; 11:30etik 12:15era entsaiatuko dute Lehen Hezkuntzako bigarren maila eta DBH 1 arteko gaztetxoek, eta 12:15etik 13:00era, aldiz, DBH 2tik gorakoek.
Interesdunek taldearen sare sozialen bidez aurki dezakete apuntatzeko esteka. Nahikoa izango da gurasoek euren helbide elektronikoa helaraztea eta seme edo alabaren izena eta adinaren berri ematea.