Aireztapen sistema berria instalatuko dute Berriatuko frontoian
Bi haizagailu handi eta leihoak instalatuko dira berotegi efektua saihesteko.
Aireztapen sistema berria, Berriatuko frontoian.Berriatuko Udala Berriatuko Mendibarren frontoian aireztapen sistema berria jartzeko lanetan hasi dira, Joseba Goienola alkateak azaldu digunez, aireztapen sistemaren instalazioak helburu argia du: “Frontoi barruan sortzen den berotegi efektua ateratzea edo mugitzea da helburua”.
Frontoiaren atzealdean eta goiko aldean bi haizagailu handi jarriko dituzte eta aurrealdean leihoak gehituko dituzte. Sistema honek frontoia berotzen denean tenperatura egokitzeko aukera emango du, haizagailuak martxan jarrita eta leihoak irekita. Alkateak jakitera eman duenez, sistemaren instalazio lanek 12.000 €-ko aurrekontua izango dute.