Auzo bilerekin jarraituko dute Markina-Xemeingo herritarrek
Iruzubieta, Iturreta, Barinaga, Atxondoa, Goierri, Inpernuserra eta Larruskain auzoen txanda izango da asteburuan.
Markina-Xemeingo landa auzoetako errealitateak ezagutzeko eta bertako herritarren eskaerei jarraipena egiteko auzo bilerak hasi zituzten joan den astean. Arretxinaga izan zen lehena, eta orain, udalak gainerako auzotarrei egin die biltzeko deia.
Barikuan [irailak 11] 18:00etan ermitan batuko dira Iruzubietako auzotarrak, eta Iturretakoak eta Barinagakoak, bakoitzaren elkartean. Zapatuan [irailak 12] Atxondoako auzotarrek Axpe sagardotegian izango dute hitzordua 12:00etan, eta Goierrikoek, Satzu landetxean. Domekan [irailak 13] 12:00etan, San Martinen batuko dira Inpernuserrako auzokideak, eta elkartean Larruskaingoak.