Martxa nordikoak antolatu ditu Bet Jai elkarteak
Mendi irteeretan parte hartzeko zapatuan eta domekan [irailak 12 eta 13] eman behar da izena.
Bizimodu osasuntsu bat mantentzeko eta mendiagaz loturak estutzeko ekintza bategaz dator, beste behin, Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartea. Irailaren 15erako eta 22rako lagun artean gozatzeko martxa nordikoa antolatu dute. Irteera ordu eta erdikoa izango da egun bietan, 11:00etan Beti Jai aurretik hasi eta 12:30ean amaitu arte.
Izena emateko aukera zapatuan eta domekan [irailak 12 eta 13] egongo da Beti Jai elkartearen tabernan, 16:00etatik 20:00etara. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko; bazkide ez direnek, aldiz, 7 euroren truke eman ahalko dute izena. Gehienez, 25 pertsonako martxa izango da, eta jakinarazi dutenez, beharrezkoa den materiala egunean bertan banatuko dute.