Kardio makina berriak jarri dituzte Lekeitioko Kiroldegian
Makinak aldatzeko herritarren eskaerari erantzunez, Kiroldegiko zerbitzuak hobetzea da Lekeitioko Udalaren helburua.
Udaren amaieragaz eta ikasturte hasieraren atarian, Lekeitioko Kiroldegian hobekuntzak egiteko tartea hartu dute. Spinning gelan zituzten bizikleta guztiak kendu eta kardio makina berriak jarri dituzte. Lekeitiarrek urteak zeramatzaten indarrezko eta kardioko makinak aldatzeko eskatzen eta, berrikuntza honegaz, Kiroldegiko baliabide eta zerbitzuetan kalitatea hobetzea izan da Lekeitioko Udalaren helburu nagusia.
Makinak berriak jartzerakoan, bizikleta zaharrak erretiratu ordez, udalak hauei beste erabilera bat emateko irtenbideak bilatu dituzte. Hala, orain arteko makinak ikastetxe eta kirol elkarteei eman zaizkie.