Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekietarako izen-ematea irekita dago
Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu ditu Jardunaldi irekiak eta geoparkeko hiru herriak hartuko dituzte. Izen ematea zabalik egongo da toki guztiak beteak izan arte.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren Munduko Geoparkeen Espainiako Sarearen XI. Jardunaldi Irekiak egingo ditu eta bertarako izen-ematea jada irekita dagoela jakinarazi du. Jardunaldiak datorren urriaren 7 eta 8an egingo dira geoparkeko hiru herrietan (Zumaia, Deba eta Mutriku) eta Mutrikuko erdigunea eta Talaixako Geomuseoa ere bistatuko dituzte.
Aurtengo jardunaldietan geoparkeen eta ondarearen inguruko komunikazioa eta interpretazioa landuko dira “Garena kontatu: geoparke bat komunikatu eta interpretatu” lelopean eta egitarauan solasaldiak, landa irteerak egingo dira besteak beste. Gai hauei buruz hausnartzeko geoparkeetako ordezkariak, zientzialariak, adituak, komunikazio eta interpretazio arloko profesionalak zein tokiko eragile eta biztanleak izena eman eta parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Izen ematea www.geoparkea.eus webgunean egin daiteke eta zabalik egongo da toki guztiak bete arte.
Egitarauak hasunarketetarako abaguneaz gain, euskal kostako txoko berezienak bistatzeko aukera emango du. Urriaren 7an Jardunaldi Irekiak erakundeetako ordezkarien hitzaldiekin hasiko dira Zumaiako Aita Mari antzokian, jarraian Lurraren Historiaren irakurketa jarraituarekin denbora lerro geologikoa egingo dute 18 geoparkeek. Ondoren, mahainguruak egingo dira lau bloke desberdinetan eta aztertuko dituzten gaiak hauek izango dira: Panelak eta Geoibilbideak, Bisita gidatuak, Interpretazio zentroak eta Interpretazio materiala. Jardunaldia ixteko Interpretazioari aplikatutako neuromarketing ikerketaren ondorioak azalduko dituzte. Eguna Zumaian bukatuko dute: flyscha bisitatuko dute oinez eta itsasoz eta euskara eta euskal kultura ezagutzeko bisita gidatua izango dute.
Urriaren 8a landa-irteera eguna izango dute eta egun horretan etorriko dira Mutriku ingurura. Lehenengo Debako HAB (Historiaurreko Bailara) bisitatuko dute eta eguna eta jardunaldiak Mutrikun bukatuko dituzte, bere erdigune historikoa eta Talaixa Geomuseo berria ezagutuz.