Lekeitio Lagunkoia bueltan da zarzuela emanaldi batekin
42 lagun bertaratu ziren lehenengo emanaldira Azkue aretoan 'La corte de Faraon' ikustera.
Udako denboralditik bueltan dira Lekeitio Lagunkoiko kideak, oraingo honetan, “La corte de faraon” zarzuelaren emanaldia antolatu zuten Azkue aretoan joan den asteazkenean. Harrera ederra izan zuen 42 ikuslerekin, zarzueletan aurtengo kopuru handiena. Datorren irailaren 23an “El 47″ filma emango dute Azkue aretoan bertan 18:00etan.