Udako Merkatu Txikiko zozketak baditu irabazleak
Hemen Be Bai merkatari elkarteak eta Xemeingo Koralak banatu ditu sariak.
Lucia Pascual Solerrek irabazi zuen lehen saria.Hemen Be Bai Merkatari Elkartea Joan den zapatuan [irailak 12] ospatu zuten Markina-Xemeingo Udako Merkatu Txikia, eta Hemen Be Bai Merkatari Elkarteagaz batera, Xemeingo Koralak zozketaren sari banakea egin zuen bertan. Lucia Pascual Soler izan zen 700 euroko balioa duen karretilaren irabazlea. Eleni Onaindiak eraman zuen bigarren saria; elkarteko dendetan gastatzeko 200 euroko banua. Hirugarren saritua Miren Lore Diz izan zen, 100 euroko bonua jaso zuena.

Eleni Onaindiak jaso zuen bigarren saria.Hemen Be Bai Merkatari Elkartea

Miren Lore diz izan zen hirugarren saritua.Hemen Be Bai Merkatari Elkartea