Kirol ikastaro anitzak eskainiko dituzte Mendexan
Dantza bertikaletako formakuntza, twerk ikastaroa eta mantenimendu gimnasiako saioak iragarri dituzte.
Ikasturte berriagaz batera, kirol eskaintza anitzagaz dator Mendexa. Gazteen eta nagusien ongizatea eta osasuna helburu, hainbat saio aurkeztu dituzte herritarrentzat. Zinbuluren eskutik, dantza bertikalen formakuntza eskainiko dute herriko frontoian. Saioak astelehenetan 18:30etik 20:30era izango dira saioak, eta martitzenetan ere egongo direla aurreratu dute, oraindik ordutegia zehazteko badago ere. Izena emateko @zinbulu_formakuntza Instagrameko kontura edo zinbuludantzabertikala@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke. 688 63 19 60 telefono zenbakira deitzea ere aukeretako bat da.
Ikerne Mendieta Uskola ikastaro berritzaile bategaz dator herrira. Twerk edo booty dance saioak emango ditu astelehenetan 19:00etatik 21:30era udaletxeko ganbaran, “utero eta aldaken mugimendu naturala, sentsualitatea eta norbere gorputzagaz jolastuz disfrutatzeko gaitasuna berreskuratzeko”.
Mantenimenduko gimnasia saioak ere egongo dira urriaren 1etik aurrera. Olatz Egigurenen gidaritzapean, martitzenetan eta eguenetan 9:30etik 10:30era egongo dira udaletxeko ganbaran mantenimenduko ariketak egiten. Apuntatzeko nahikoa izango da Mariluri jakinaraztea. Hiruhileko bakoitza 100 euro ordaindu beharko dira; bazkideek, aldiz, 90 euro.