Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

«Euskal hiztun aktiboak hezteko», konpromisoz bete dira Lea-Artibaiko ikastetxeak

UEMAren Esnatu dinamikagaz bat egin dute Lea-Artibaiko ikastetxeek. Hezkuntza proiektuan txertatuko dizten euskararen aldeko konpromisoak hartu dituzte.

UEMAren Esnatu dinamikaren baitan, konpromisoak hartu dituzte eskualdeko hezkuntza formaleko eragileak, Amoroton. Eskualdeko hezkuntza formaleko eragileak, Amoroton.
Oibar Uribarri Bengoetxea
Lea-Artibai eta Mutriku
2026/09/23

Euskaldunak aktibatu eta kontzientziak pizteko asmoz, UEMAk Esnatu dinamika jarri zuen martxan Lea-Artibain. Maiatzean euskararen eskualdeko datuak “oso onak” zirela ikusi zuten Lea-Artibaiko eragile eta udal ordezkariek. Hala ere, UEMAk deitutako elkarretaratze horretan bertan, arnasgune den eskualde bakarrean euskararen erabilerak jasango duen beherakadaren berri eman zuen: “Ezer aldatzen ez bada, ez da arnasgunerik existituko hamar urte barru“. Herritarren kontzientziak eragiteaz gain, lanketa politiko bat egin eta gorpuztu egin dute eskualde mailako eragileei eta udalei konpromisoak eskatuz. Oraingoan, eskualdeko ikastetxeei heldu zaie gauza bera egiteko garaia.

Amorotoko Herri Eskolak “euskararen erabilera, normalizazioa eta euskal dimentsioa ikastetxeko hezkuntza-prozesuan eta eguneroko jardunaren parte” izatea ahalbidetzeko, konpromiso zerrenda luzea osatu du. Euskararen diziplinarteko izaera indartzeko lan egingo dute, euskara ez baita “arlo edo ikasgai jakin bati lotutako hizkuntza gisa soilik ulertuko, baizik eta ikaskuntza prozesurako eta komunikaziorako hizkuntza gisa”. Euskal dimentsioa lantzeko konpromisoa ere hartu dute; tokiko historia, geografia eta ondarea ikasgaietan txertatuzea, euskaldunen ekarpen historiko, zientifiko eta artistikoak ezagutaraztea, herriko langileekin elkarlanean aritzea eta herri kulturaren transmisioa sustatzea. Horretaz gain, Esnatu dinamikan jasotzen diren lan-ildoak ere kontutan hartuko dituztela argitu dute: “Euskal hiztun aktiboak heztea, soziolinguistika ikasleen prestakuntzan lantzea, elkarbizitza eta kultura-aniztasuna euskararen ikuspegitik jorratzea, euskararen babesgunean sustatzea, euskaldunen ahalduntzea eta Euskal Herriaren osotasuna aintzat hartzen duten materialak erabiltzea”, besteak beste.

Aulestiko Urregarai eskolak tokiko historia, geografia eta ondarea ikasgaietan txertatuko dituela adierazi du, euskararen zapalkuntza historikoaren inguruko gertakariak ikasleei ezagutaraziko dizkiela, eta zientzia edo politika arloko euskal emakume erreferenteak izango dituztela hizpide. Ikasleek urtean hainbat kultur ekitaldi euskaraz bizitzeko plangintza egingo dute, eta ikasleen hezkuntzan eragiteko asmoz, euskarari buruzko aurreiritzi linguistikoak identifikatu eta landuko dituzte. Guraso elkarteak ere bat egin du dinamikagaz.

Berriatuko Herri Eskolak euskal hiztun aktiboak heztean jarri du fokua, eta Urregarai eskolan egin bezala, euskal dimentsioan sakontzeko konpromisoa hartu du. Kulturazaleak sortzea eta sortzaile izaera indartzearen garrantzia kontutan hartu dute: “Ikasleek kultur ekitaldiak euskaraz bizitzeko plangintza egingo dute, irakurketa-gomendio sistematikoa sustatu eta ikasleen kultur edukiak sortu eta zabalduko” dituzte.

Etxebarriko Manuela Zubizarreta eskolak euskararen diziplinarteko izaera indartzeko asmoa erakutsi du, ikasgai eta arlo guztietan ikasleen ahozko adierazpena hobetzeko baliabideak eskainiz. Elkarbizitzari eta kultura-aniztasunari erreparratuz, euskara bereganatuz bertakotzea helburu izango duen harrera-protokolo eleaniztun bat prestatuko dute familia berrientzat. Guraso elkarteak ere bat egin eta eskolagaz elkarlanean ariko dira erronkak bete ahal izateko.

Lekitioko Herri eskolak euskal erreferenteak sustatzeko konpromisoa hartu du, eta Lekeitioko ikastolak herri mailako ekimenak garatuz euskararen erabiltzera sustatzen jarraituko du. Lekeitio BHI-k eta Ondarroako Zaldupe eskolak euskal hiztun aktiboak hezteko lan egingo dute. Ondarroa BHI-k eta Zubi Zahar ikastolak ikasleei hizkuntza lidergo positiboak erakusteko bidea egingo dute.

Munitibarko eskolak, Markina-Xemeingo Bekobenta HHLHI-k, Bekobentako guraso elkarteak, Markina BHI-k, Berakruz ikastetxeak, Lea Artibai Ikastetxeak ere Esnatu dinamikagaz bat egin dute euskaldunon ahalduntzean eragiteko konpromisoak hartuz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.