Eneko Landaburu medikua izango da Ziortza-Bolibarren
Zapatuan izango dute herritarrek medikuaren argibideak entzuteko aukera, 17:30ean, udaletxeko kultur aretoan.
Ziortza-Bolibarko Aranbaltz kultur elkarteak Eneko Landaburu mediku naturistaren hitzaldia antolatu du zapaturako [urriak 3]. Osasuna erdigunera ekarri eta urtaro aldaketaren eraginari buruz eta elikadura osasuntsu bat mantentzearen garrantziaz ariko da 17:30ean, Ziortza-Bolibarko udaletxeko kultur aretoan.
Kultura sustatzeaz gain, osasuna eta kirola erdigune duten ekintzak antolatzen ditu Aranbaltz kultur elkarteak. Udalaren babesagaz erabaki dute, oraingoan, Landabururen berbak entzuteko ekitaldia antolatzea: “Oso interesgarria izango da, eta kanpoan bizi denez, bere bisita aprobetxatu behar genuen”.