Txantreako eta Deustuko Ondalan konpartsak izan ziren Erraldoien III. Topaketan
Aurreikuspenen kontra, eguraldi ederrarekin egin zuten topaketa Markina Xemeinen. Erraldoien erakusketan Elorrio eta Kontxitaren panpinak izan zituzten salgai.
Erraldoiak frontoiaren aurrean dantzan.Markina-Xemeingo Erraldoiak Eguraldi ederragaz igaro zuten Erraldoien III. Topaketa Markina-Xemeinen domekan. Herriko erraldoiei Txantreako eta Deustuko Ondalan konpartsetako erraldoiek lagundu zieten egunean zehar kalejira girotzen herriko txoko eta kaleetan barrena dantza eginez. Hasi aurretik, erraldoiak 11:00etan Herri Biblioteka aurrean egon ziren denentzako ikusgai, ondoren 11.30etan eman zioten kalejirari hasiera. Frontoitik Goikoportalera, handik Erdiko kalera, udal arrandegian gelditu eta dantza egin ondoren, Aldaolan ere dantza egin zuten, Zelaibarrin ere geldialdia egin eta Goiko Portaletik Zelaian eman zioten amaiera ibilbideari. Bertan azken dantza eginda eman zioten topaketari amaiera.