Sexu-abusuen sentsibilizaziorako formakuntza abian da
Euaztenean hasi zuten formakuntza Gure Sarean Elkarteagaz batera eta helburua Lekeition umeeta nerabeegaz lan egiten duten profesionalak formatzea dute.
Lekeitioko Udalak umeen eta nerabeen aurkako sexu-abusuen inguruko formakuntza hasi zuen eguaztenean, Ikusgarri aretoan. Gure Sarea Genero Ikerketa Elkarteagaz elkarlanean antolatutako formakuntzaren helburua “Lekeition lan egiten duten eta zuzenean ume eta nerabeekin kontaktua duten profesionalak sentsibilizatzea eta gaitzea da”. Atzoko saioan, hezkuntza arloko profesionalez gain, beste arlo batzuetako adituak ere aritu ziren eta “oinarrizko informazioa, datuak, definizioa, ikerketen emaitzak…” izan zituzten aztergai.
Udalak formazio lan horretan jarraitzeko asmoa du eta mezu argia adierazi nahi izan du: “Lekeitioko ume eta nerabeak zaintzea, beraiekin lan egiten duten profesionalak formatzea ere bada”. Horregatik, bigarren saiorako, “jarduketarako oinarrizko pausuak” ezagutuko dituzte eta hirugarren saioan “kasu praktikoak” landu ahal izango dituzte.