Zapatuan amaituko da 2027rako aurrekontuetarako ekarpenak egiteko aukera
Lekeitiarrek ekarpenak egiteko epea bihar amaituko da eta Kultur etxeko harreran zein online egiteko aukera dago.
Hobeto bizitzeko erabaki dezagun batera lelopean, 2027ko aurrekontuak osatzeko lanetan Lekeitioko Udalak herritarrak ekarpenak egitera deituak ditu. Ekarpenak egiteko azken eguna bihar, zapatua, izango da eta parte hartzeko baldintza bakarra herrian erroldatua egotea da. Interesa dutenek Kultur etxeko harreran zein online egin dezakete euren ekarpena https://forms.gle/TkG9ynN1JjodpRuH7 lotura bidez orria beteta.