Arbatzegi auzoa ezagutzeko irteera egin dute Munitibarren
40 lagun batu ziren Arbatzegira egindako irteeran domekan. Herriko plazan hasi, Gerrikaitzetik igarota, Arbatzegi ezagutu eta berriro plazara egin zuten ibilbidea amaitu eta hamaiketakoa jateko.
Irteerara batu ziren 40 lagunak ibilbideko geldialdietako batean.Habixi Elkargunea Habixi Elkarguneak Arbatzegira irteera antolatu zuen urte amaierara arteko agendaren barruan eta 40 lagun batu ziren herriko plazan ibilaldia egiteko. Elkargunearen helburua domekakoa bezalako irteerekin herritarrek eta interesatuek herriko auzoak ezagutzea da, eta domekan Arbatzegira egin zuten ibilaldia, lehenengo Gerrikaitzetik igarota. Azalpenak emateko ardura herritar batzuena izan zen, eta haien kontakizunekin egin zuten ibilbidea. Handik bueltan, hamaiketakoa prestatu zuten bertaratu ziren guztientzako eta ekintza jan-edanean amaitzeko.