Irakurle talde feminista abiatu du Titu, ba!-k
Urriaren 12ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.
Titu, ba! taldeak irakurle talde feminista jarri du martxan. Izena emateko deialdiagaz batera, talde feministak aurrerantzean egingo dituzten irakurketak iragarri ditu: Abenduaren 22an Mariama Bâ senegaldar idazle, irakasle eta eragile feministaren Hain gutun luzea liburua izango dute hizpide. Otsailaren 12an egingo dute bigarren bilkura, Luisa Carnes madrildar idazle eta kazetariaren Hamairu ipuin ardatz izanda. Azkenik, maiatzaren 14an batuko dira tratu txarren biktima baten bizipenak Rosalind B. Penfolden Ondo maite nazazu liburuaren bitartez mahaigaineratzeko.
Hiru saioetara bertaratzeko interesdunek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta urriaren 12ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.