Abitxako kobazuloa ezagutzeko irteera antolatu dute
Amorototik egingo dute 10 kilometroko irteera urriaren 31n.
Amorotok baditu bereziak bezain ezezagunak diren bazterrak, eta horietako bat barru-barrutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.
Ades espeleologia taldeak eta Amorotoko kultur elkarteak Abitxako kobazulora irteera antolatu dute urriaren 31rako. Amorotoko plazatik 09:30ean hasiko dute 10 kilometroko eta 250 metroko desnibela duen ibilbidea. Herrigunetik irten eta Urgozoatik, Talotik, Abixako kobatik eta Oletatik igaroko dira parte hartzaileak, berriro ere plazara iritsi baino lehen. Ades taldeak adin guztietara egokitutako ibilbide gidatua eskainiko du, eta bidean Urgozoako iturria ezagutzeko aukera egongo da. Bukatzean mokadutxoa egingo dute Arta Nagusian.
Zikintzeko moduko arropa, praka luzeak, linterna frontala eta, izanez gero, kaskoa eramatea gomendatu dute Ades taldeko kideek.
Herriko Tabernan egongo da izena emateko aukera. Irteera egin baino lehen, bilera informatiboa egingo dute barikuan 18:45ean, ludotekan.