Bertsoaz, musikaz eta umoreaz gozatua hartu zuten Munitibarren
Peru Goioagaren gitarraren erritmora, Maddi Aiestaran eta Maite Sarasolak umorez betetako saioa osatu dute Eztizen Artolak jarritako gaiei erantzunez. Habixi Elkarguneak "giro ederra" sortu zela adierazi du.
Bertsozaleen gozamenerako bertsoak kantatu zituzten bertso saio musikatuan.Habixi Elkargunea Asteburuan izan dute zertaz gozatua Munitibarren. Habixi Elkarguneak agendaren barruan antolatutako bertso saio musikatua eskaini zuen barikuan, 19:30ean. Bertsozaleak Maddi Aiestaran eta Maite Sarasolaren bertsoekin belarriak goxatzera hurbildu ziren emanaldira, Peru Goioagak bere gitarraz giroa lagunduta: “Oso ondo joan zen, giro ederra sortu zen, musika eta bertsoak oso ondo uztartu ziren”.
Eztizen Artolak jarritako gaiek bertsolariak aktualitateari buruz kantatzera eraman zituen, “gaur egungo egoera desberdinei” buruz, hain zuzen. Saioa dibertsiotik eta umoretik heldu zuten eta Elkargunearen hitzetan, “umorea eta barrea ez ziren faltatu”.