Uni pilotalekuak txalo artean hartu du Kepa Junkera
Markina-Xemeingo Erraldoiek parte hartu zuten omenaldian. Markina-Xemeingo Erraldoiak Trikiti soinu artean, pilotarekiko duen maitasunagatik Kepa Junkera omendu zuten zapatuan [urriak 17]. Zesta puntalako jokalariek partidak eskaini zituzten, eta Uni pilotalekura bertaratu ziren herritarrek euren esker ona erakutsi zien musikariari bere ibilbideagatik.