Erorketak saihesteko hitzaldiak eskainiko dituzte
Eskualdeko pertsonak zaintzeko eta euren ongizatea bermatzeko helburuagaz, Lea-Artibaiko Mankomunitateak erorketak ekiditeko hitzaldiak antolatu ditu.
Etxebarriko herritarrei zuzenduta egingo dute gaurko hitzaldia. 18:00etan hasi eta 20:00etara arte, etxean gertatu daitezkeen erorketak eta hauek saihesteko moduak izango dituzte mintzagai. Kultur etxea izango dute topagune. Urriaren 28an Berriatuan izango da hitzaldia, 17:00etan, Bideo gelan. Azkenik, azaroaren 4an Ispasterko herritarrei eskainiko diote hitzaldia 17:00etan Iñigo Egiluz Udal aretoan.