Kultur agendak jende asko erakarri du asteburuan
Berriatuko kultur agendaren egitarauren lehenengo asteburuan adin guztietarako ekintzak izan dira, eta erabateko arrakasta izan dute. Bigarren asteburuan ere kultur ekintza gehiago izango dituzte gozagarri.
Maren Basterretxeak Otsoko eta Xixiliren ipuina kontatu zien hurbildutako umeei.Berriatuko Udala Urriko kultur agendak lehenengo asteburuan ekintza ugari izan ditu, eta arrakastatsuak izan dira herritarren artean. Barikuan, Zuhaitzak eta Arbolak Euskal Herrian liburu aurkezpena izan zuten, zapatuan, Alperrak, tunanteak eta maleanteak antzerkira ere bertaratu zen jendea, baita Gangarleku bakarrizketa saiora ere. Umeek, berriz, ez zuten Maren Basterretxearen Otsoko eta Xixili ipuin kontakizuna galdu nahi izan. Asteburu biribil baten ostean, datorren asteburuan ere egongo da zer egina, batetik, inprimaketa ikastaroagaz eta, bestetik, Geuretik sortuak ekimenak antolatutako ekintzekin.