Betepaeta musika eskaintza berriagaz dator
Borla taldeak eta Telmo Trenorrek musikaz beteko dute bihar [azaroak 6] Ondarroako gaztetxea.
Betepaeta kolektiboak antolatuta, eskualdeko musika zaleek hitzordu berezia dute bihar [azaroak 6] gauean, Ondarroako gaztetxean. 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrearak 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira.
Borla taldea bere pop joerako doinu ezagunenak jotzera eta euren erritmo eta letrekin gozaraztera dator. Telmo Trenor berezitasunez beteta dator. Kantabrik Boogie Band formatuaren baitan, hip hopa, R&Ba, pop sintetikoa eta Brasilgo musika nahastuko ditu DJak.
Autogestioa oinarri hartuta, musika gustoko duten pertsonak antolatzea eta eskaintza musikal alternatibo baten alde aritzea du helburu kolektiboak. Kurtso berria hasi den honetan ekin dio Betepaetak berriz ere bere jardunari. Musika zaletasuna ardatz, Ondarroako eszena autogestionatuaren alde antolatzeko beharra azpimarratu eta parte hartzeko deia zabaldu dute.