Egutegirako argazki lehiaketa abiatu dute Berriatuan
Azaroaren 30era arte bidali daitezke argazkiak.
Hostoak erortzen eta tenperaturak jaisten ari diren honetan, urte amaiera hurbiltzen ari dela nabaritzen hasia da. Garai honegaz, beraz, datorren urteko egutegia osatzen hasi dira zenbait herritan. Berriatuak herritarren parte hartzea behar du 2027. urteko egutegia osatu ahal izateko, hala, IX. Egutegi Argazki Lehiaketa jarri dute martxan.
Berriatuarrek herri inguruko paisaiak edo jaioterriagaz lotura duten gaiak izan beharko dituzte oinarri. Aurkezteko, argazkilariak hilabete baten izena jarri beharko dio argazki bakoitzari, eta formatu horizontalean entregatu beharko direla azaldu dute antolatzaileek.
Argazkiak egutegiargazkiak@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira azaroaren 30a baino lehen. Argazki onenari herriko komertzioetan gastatzeko 100 euroko bonua emango zaio. Gutxienez lau argazkiko sorta onena egin duenak ere, sari bera jasoko du. Gainera, parte hartzaile guztien artean 50 euroko bi bonu zozketatuko dira.