Lekeitio Lagunkoiak Jose Luis de la Torre kide ohia omendu du
'Pequeñas mentiras sin importancia' filma proiektatu aurretik, Lekeitio Lagunkoiako kide izandako Jose Luis de la Torreren lana oroitu eta 1977an berak egindako dokumentala eman dute.
De la Torrek Lagunkoian egindako lana gogoratu dute.Lekeitio Lagunkoia Lekeitio Lagunkoiak ezohiko jarduera izan zuen joan den martitzenean [azaroak 10]: Jose Luis de la Torre taldeko kidea izandakoari omenaldia egin zioten.
Martitzeneroko jarduerari erantzunez, Azkue aretoan 36 lagun batu ziren Pequeñas mentiras sin importancia filma ikusteko, eta proiekzioaren aurretik omendu zuten De la Torre. Lekeitiarrak taldean egindako lana gogoratu zuten hainbat ekintzatako argazkiak proiektatuta, eta jarraian, 1977an “ikurrina herrian ofizialki udaletxean ipini zen eguneko” De la Torreren dokumentala ikusi ahal izan zuten.
De la Torreren familiakoak ere ekitaldian egon ziren, eta Lagunkoiari “esker ona” erakutsi zioten omenaldiagatik.