'Lekitto bonoa' kanpainaren bonuak eskuragarri daude abenduaren 4ra arte
Bonuak eskuratzeko informazio guztia 'www.lekittobonoa.eus' webgunean dago eskuragarri. Lekeitioko Udalak eta Kitto Merkatari Elkarteak sustatutako kanpainaren helburua da tokiko merkataritzari bultzada ematea.
Aurtengo Lekitto bonoa kanpaina martxan dago, eta herritarrek bonuak eskuratzeko aukera daukate abenduaren 4ra bitartean. Ohi bezala, bonua eskuratzen dutenek 10 euro ordainduta 15 euro gastatu ahal izango dituzte, eta pertsona bakoitzak lau bonu erabili ahal izango ditu gehienez.
Lekeitioko Udalak eta Kitto Merkataritza Elkarteak elkarlanean sustatutako kanpaina horren helburu nagusia da tokiko merkatari eta zerbitzuak bultzatzea. Herriko dendei laguntzeaz gain, aurrezteko aukera paregabea dela adierazi diete herritarrei. Dendari eta herritarrek bonuen kudeaketa errazago egiteko, aplikazio berri bat jarri dute, eta kanpainari buruzko informazio gehiagorako www.lekittobonoa.eus webgunea daukate herritar guztientzako eskura.
Kanpainan parte hartzen duten eta bonuak erabili daitezkeen dendak dira honakoak dira: Ugarteburu Elektrogailuak, Koldo Gorostiaga Farmazia, Urbieta II Paper Denda, Dra denda, Dra kontzept, Campo Optika Audio Lekeitio, Kukadak, Iturgintza Legarza, Eko Lur, Mikel Kirolak, Zerbyte Informatika Zerbitzuak, Optika Irigoien, Txo, Belazahar, Txio Txio, Farmacia Elena Goitisolo, Electrodomesticos Eguren, Potxua!, Danontzat, Bira, Ganbara, Ziarreta, Hiruki Shop, Zentro Nohemi, Pausoka, Berrifarma Parafarmazia, Kiñu, Irune Terapia&Estetika, Dendari, Dzingua, Aralde Berri, Esther Piñel Ileapaindegia, Leire Barragan, Ona Oinetakoak, Farmazia Jokin Txakartegi, Exkioga, Santa Ana Denda I, Santa Ana Denda II eta Maialen Ileapaindegia.