Martxan da Markina-Xemeingo merkatari elkartearen tonbola
Hemen Be Bai merkatari elkartearen eskutik, azaroaren 30era arte edo txartelak amaitu arte egongo da tonbolan parte hartzeko aukera.
Gabonak hurbiltzeagaz batera, Hemen Be Bai merkatari elkarteak tonbola jarri du martxan. Markina-Xemeingo dendei bultzada bat emateko ekimen berezian parte hartzeko aukera izango dute herritarrek gaurtik aurrera [arazoak 16]. Elkarteak aurreratu duenez, tonbolak 100 sari banatuko ditu erosleen artean.
Elkarteko dendetan erosten duten bezeroek txartel bat eskuratuko dute tonbola martxan dagoen artean: azaroaren 30era arte, edo txartel guztiak amaitu arte. Txartelak 18 urtetik gorako bezeroei banatuko zaizkiela argitu du merkatari elkarteak.
Bezeroek jasotako txartela urratu beharko dute eta saritua izan den ikusiko dute. 5, 10 eta 20 euroko deskontuak banatuko dira sarituen artean, eta azaldu dutenez, deskontu horiek saltoki bakarrean trukatu beharko dira abenduaren 14a baino lehen. Beste alde batetik, 50 euroko balioa duten dendetako produktuak zozketatuko dituzte, eta irabazleek abenduaren 3an jasoko dute euren saria Piztu Dendak ekitaldiaren baitan; 20:15ean, udaletxe aurrean.