Bigarren Eskuko Azokagaz "ezin pozago" dago Zapran Guraso Elkartea
Eguraldiak azoka aterpean egitera behartu bazituen ere, jende asko hurbildu zen Lekeitioko Herri Eskolako patiora. Guraso Elkarteak dioenez, postuetan egon zirenak eta erosleak pozik agertu ziren azokak emandakoagaz.
Azoka aterpean egin zen eguraldiagatik.Zapran Guraso Elkartea Herri Eskolako Zapran Guraso Elkarteak Bigarren Eskuko Azoka egin zuen beste behin, Herri Eskolako patioan domekan [azaroak 15]. Salmentarako 33 postu egon ziren: bigarren eskuko gauzen salmentarako 19 postu, hamaika postu artisauenak eta hiru ekoizleenak. Guraso Elkartea “ezin pozago” dago azokak izandako arrakastagatik: “Eguraldiak lagundu ez arren jende asko hurbildu da eta bai postuak jarri dituzten parte hartzaileak eta bai erostera etorri direnak pozik agertu dira”. Izan ere, euriak azoka aterpean egitera behartu zituen. Elkarteak Lekitxoko Bolilluetako emakume taldea eskertu nahi du “beste urte batez erakustaldia egiteagatik”.
“Egin apustu” lehiaketan irabazle izan zen Eider Jaiok bertako ekoizleen produktuekin egindako otzara eraman zuen.