Sormen tailerra egingo dute Beti Jai elkartean
Izena gaur [azaroak 18] edo bihar goizean [azaroak 29] eman beharko da Beti Jai elkartearen tabernan.
Edozein adinetan sormena lantzen jarraitzeko helburuagaz, Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak sormen tailerra eskainiko du astelehenean [azaroak 23]. 16:00etan hasi eta 18:00etara arte, Gabon garaiagaz zerikusia duten eskulanak egingo dituzte Mikele Sotil artistaren laguntzagaz.
Izena Beti Jai elkarteko kafetegian eman beharko da gaur arratsaldean edo bihar goizean. Bazkideek 5 euroren truke parte hartu dezakete tailerrean; bazkide ez direnek, aldiz, 7 euro. Taldea osatzeko, gutxienez, 7 lagunek eman beharko dute izena.