Euskararen Eguneko danborradarako izena ematea, zabalik
Aurten ere euskararen aldeko danborrada egingo dute Ondarroan, abenduaren 3an, 17:30ean, eta herritar guztiak daude deituta parte hartzera. Azaroaren 23ra arte eman daiteke izena.
Urtero moduan, Zaldupe Eskolak eta Hondar Ahoa Familia Elkarteak danborrada antolatu dute Euskararen Egunerako. Bertan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute “Euskarak batzen gaituelako, animatu denok!” deiagaz. Interesa daukatenek Deñe, Kurike eta Turismo bulegoan eman dezakete izena, baita formularioa beteta ere.
Entseguak Zaldupeko jolastokian egingo dituzte azaroaren 24, 26 eta 30ean eta abenduaren 2an, 16:15etik 17:00etara. Abenduaren 3an Zaldupetik Itsasaurrera egingo da danborrada 17:30ean hasita, eta parte hartzaileei arrantzale arropak jantzita bertaratzeko eskatu diete.