Parte hartzeak asko egin du gora eguerdira arte
Hautesleak ez dira etxean geratu, eta botoa ematea joan dira goizetik. Arratsaldeak luze joko badu ere, 14:30ak arte, Bizkai, Araba eta Gipuzkoan izan da gorakadarik handiena: hamar puntu egin du gora parte hartzeak.
Ondarrutarrak, goizean Zubi Zahar ikastolan botoa ematen. Hauteskundeetako termometroak gora egin du. Goizean goizetik igarri da gaurko [Azaroak 29] Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan asko dagoela jokoan. Azken urteetan goraka doazen jarrera eta diskurtso erreakzionarioen aurrean asko dagoela esateko igarri-igarria izan da hauteslekuetan. Hego Euskal Herrian hautesleen %46ak bozkatu du 14:00ak bitartean. 2023ko dautekin alderatuta, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, ia 10 puntu egin du gora parte hartze datuak. Hautesleen %47 joan da bozkatzera 14:30era bitartean. Espainiako Estatuan bost puntu gora egin du parte hartzeak.
Gurean ere jende asko ibili da eguerdian ezeze, eguerdi aurrean ere botoa ematen. Goizean goizetik ilarak sortu dira hauteslekurik handienetan. Ondarroako Zubi Zahar ikastolan, esaterako, ilarak sortu dira 10:00ak orduko. Nabari nabaria zen jendearen joan-etorria handia izango zela. Lekeition eta Ispasterren, 14:00ak aldera hautesleen erdia baino bixkat gehiago zeuden botoa emanda.

Maria Dolores Etxano, botoa ematen.
Maria Dolores Etxano EAJren Bizkaiko Senaturako hautagaiak 11:50ean eman du botoa Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Kanpainaren helmugara ailegatuta, alderdi jeltzalearen programa balioan jarri du: “Hauteskundeetarako programa on bategaz goazela uste dut. Euskadi defendatzeko gauzak argi dauzkagu. Horregaz itxaropenagaz noa ni gaur hauteskundeetara”.
Madrilen euskal agenda defendatzearen garrantzia nabarmendu du Etxanok: “Hauteskunde guztietan modura eta gaur ere bai, guretzako garrantzitsua da talde parlamentario bat edukitzea, euskal agenda bertan Madrilen ahots propio bategaz defendatu ahal izateko”.