Gaur hasi da euskararen aldeko lasterketa Irunen, eta Baionan amaitu bitartean –hilaren 24an–, 'Harro Herri' lelopean, askotariko eragileak elkartuko ditu Korrikak. Lehenengo kilometroa Irungo AEK-ko irakasleek eroan dute. Martxoaren 20an eskuz esku ibiliko da lekukoa eskualdean.
Venezuelako Kontsulatuak Euskal Herrian bizi diren Venezuelako eta latinoamerikako herritar guztiak gonbidatu ditu eurekin batera 23. Korrikan parte hartzera.
Domekan [otsailak 18] Bizkarsoro filmaren emanaldiarekin abiatuko da egitaraua. Aulestin ere eskainiko dute filma, egun berdinean.
Bihar [otsailak 9] 18:00etan inauguratuko dute erakusketa, Simon Bolivar Museoan. Lekeition, berriz, bihar egingo dute 23. Korrikaren aurkezpen ekitaldia.
Zapatuan [martxoak 9] 11:30ean elkartuko dira herritarrak, Talan. Horrez gain, asteburuan Bizkarsoro filma ere ikusgai egongo da.
Zabiel Kultur Etxeko ateak ireki dira gaur [martxoak 1] Korrikaren historia errepasatzeko aukera eskaintzen duen erakuskerekin.
Euskararen aldeko ekimena Lea-Artibai eta Mutrikutik igaroko da martxoaren 20an: herriz-herriko ibilbidea eta ordutegiak eskuragarri daude.
Irunen hasi eta Baionaraino martxoaren 14tik 24ra bitartean egingo den Korrikari soinua eta irudia jarri diote. Maite Arroitajauregi 'Musergo' arduratu da abestia zuzentzeaz, eta Amaia Badiolak egin du bideoa.