Nagore Osoro ondarrutarra, 'El conquistador del Pacifico' saioko kapitain berria
Arraunlari ondarrutarrak talde berdea zuzentzeko ardura edukiko du, Patri Espinar kapitainagaz batera.

ETB2 telebista kateko reality ezaguneko eztabaida saioan eman dutenaren arabera, El conquistador del Pacifico saioko kapitain berria izango da 24 urteko arraunlari ondarrutarra. Hurrengo astelehenean [otsailak 4] emitituko duten saioko proban Je talde berdea zuzentzeko aukera edukiko du Patri Espinar kapitainagaz batera.
Saioan agertu dutenez, kapitain ona izateko gaitasunak ditu Nagore Osorok; Korta txiki modura ezagutzen dute askok. Zumaiako Telmo Deun arraun taldeagaz bi traineru liga irabazi zituen 2012 eta 2013an eta 2013ko Kontxako bandera irabazi zuen lehen euskal taldeko patroia ere izan zen. Ondarroako lehen nesken traineruaren entrenatzailea da gaur egun. Bere hitzetan “neska geldiezina, Ondarroakoa eta kasta handikoa” da. “Ez dela isilik egongo” ere nabarmendu du aurkezpen bideoan.
Hamabosgarren aldia du aurten telebistako saio ezagunak, eta aurten, estreinako, Panaman egin dute grabaketa, Las Perlas uhartean. Osorok Panamako muturreko beroari, hezetasunari, goseari eta egarriari egin beharko dio aurre saioan.