1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako langileei omenaldia (Ondarroa)
Aurten 47 urte beteko dira langileen eskubideen defentsan borrokan zeuden bost langile erail zituztela Gasteizen 1976ko martxoaren 3an. Hori gogorarazteko, elkarretaratzea eta lore eskaintza antolatu dituzte LAB sindikatuak eta Ernai Gazte Antolakundeak. Martxoaren 3an egingo dute ekitaldia, 19:00etan, Ondarroako Alamedako monolitoaren aurrean.