2022ko Karmen Jaietako kartel lehiaketa (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Udalak 2022ko Karmen Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Lanak udaletxean edo Uhagon kulturgunean aurkeztu behar dira; azken eguna ekainaren 8a izango da 14:30ak arte. Bi kategoria egongo dira, eta horietako bakoitzean sari bana: 16 urtetik beherakoen saria (200 euro) eta 16 urtetik gorakoentzako saria (200 euro). Balorazio onena duten lanak jaietako egitarauan sartuko dira. Oinarriak, udalaren webgunean.