31. Kaleka: hiru antzezlan (Lekeitio)
Lekeitioko 31. Kaleka Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Uztailaren 9an ondoko emanaldiak egongo dira:
- 18:30ean: Minimo Pesimo. Maximo Optimo (Madril) 50 minutu. Abaroa jauregiko lorategian. Maximo Optimo eguneroko objektuekin egiten den poltsikoko zirko jatorra da. XXI. mendeko bufoia, kaleak eskaintzen duen bat-batekotasuna eta pailazoaren keinu komikoa elkartzen dituena.
- 19:30ean: Ulterior El Viaje. Tiritirantes Circo Teatro (Gaztela eta Leoi) 60 minutu. Eskola Publikoan. Ulterior denboran zeharreko abentura bat da, ikuskizun familiarra, koloretsua eta publikoarekiko hurbila.
- 22:00etan: Flotados. David Moreno Cia & Cristina Calleja (Herrialde Klatalanak) 40 minutu. Eskola Publikoan. Ikuskizun magiko eta delikatu honetan 8 metrora altzatuta dagoen isats-pianoa izango da David Moreno eta Cristina Callejaren mundu bitxiko atea.