35. Mendizale helduen ibilaldia (Mutriku)
Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatuta, 35. Mendizale Helduen Ibilaldia egingo dute urriaren 31n, Mutrikun. Irteeran parte hartu nahi dutenek urriaren 25a dute izena emateko azken eguna; Burumendiren webgunetik izena eman behar da. Irteeran parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira (Kutxa: ES16-2095 5056 12 1067447648). Parte hartzaileak 08:00etatik 08:30era Goiko Plazan batuko dira.