56. Ibilaldi Neurtua (Markina-Xemein)
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, 56. Ibilaldi Neurtua egingo da maiatzaren 1ean Markina-Xemeinen. Ibilbide bi egongo dira aukeran: 25 kilometroko ibilbide luzea (07:30ean Arkupetik irtenda) eta 10 kilometroko motza (09:30ean, Autobus geltokitik irtenda). Izena bertan egunean eman behar da, maiatzak 1, irteera gunean. (Oharra: ez da ezer ordaindu behar eta seinaleak egongo dira ibilbidean).