58. ibilaldi neurtua (Markina-Xemein)
58. ibilaldi neurtua egingo dute apirilaren 14an Markina-Xemein eta inguruetan. 07:30ean aterako da martxa luzea (26,4 kilometro) eta 09:30ean, berriz, martxa laburra (10,2 kilometro).
Doan den arren, izena eman beharko da, egunean bertan, irteera baino ordu erdi lehenago. Ibilbide luzean izena emateko Opela kafetegiaren parean egin beharko da, eta ibilbide laburrean, berriz, autobus geltokian.
