Abendu rock (Mutriku)
Mutrikuko Rock Kolektiboak Abendu Rock egitasmoa antolatu du beste urte batez, Mutrikuko Gaztetxean.
Abenduaren 20an emango diote hasiera, Aho zakil konexion eta Bellum taldeagaz, 22:30ean, Mutrikuko Gaztetxean.
Abenduaren 21a MRK gaua izango da, eta abenduaren 27an eta 28an jarraituko du jaiak. Abenduaren 27an Las Sexpeares eta Adur egongo dira oholtzan, eta abenduaren 28an Delirium Tremens taldea. Azken kontzertu honetarako sarrerak abenduaren 26an jarriko dira salgai, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, gaztetxean. 10 euro balioko du sarrerak, eta pertsonako 2 sarrera hartu daitezke, gehienez.
EGITARAUA
Abenduak 20, barikua
- 22:30etik aurrera
- Aho Zakil Konekxion.
- Bellum.
Abenduak 21, zapatua
- 22:30etik aurrera
- MRK gaua.
Abenduak 27, barikua
- 22:30etik aurrera
- Las Sexpeares.
- Adur.
Abenduak 28, zapatua
- 22:30etik aurrera
- Delirium Tremens.